Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko laugarren topaldia

2016ko urriaren 24an, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresen laugarren topaldia egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan. Topaldi horretan, arloko elkarteetako (BIPE eta IPB), Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ganberako ordezkariek parte hartu zuten.

Hainbatetan esan dugun legez, bilgune honek balio du kalitatearen araua dagoeneko egiaztatu duten ile-apainketa eta estetikako 50 enpresa ingururen kezkak partekatu eta kudeaketa profesionalaren aldeko konpromisoa aitortzeko. Bestalde, araua egiaztatuta, profesional horiek guztiek zerbitzuaren kalitatea bermatu nahi diete bezeroei, eskainitako zerbitzuon erabiltzaileei eta, azkenik, arloan jarduten duten gainerako profesionalei.

Lanbide honen kalitate-araua ezartzeko ekimena 2011n hasi zen eta, aurten, araua lehendik egiaztatu duten enpresa asko kalitatez jarduteko konpromisoa berritzen ari dira. Era berean, Bizkaiko beste enpresa batzuk lanean ari dira araua lehen aldiz ezartzeko establezimenduetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Merkataritzako Ganberaren laguntzaz. Kalitatearekiko konpromisoaren erakusgarri, establezimendu guzti-guztiek ikurra jarri dute establezimenduetan, irudi pertsonalaren erabiltzaileek igar ditzaten eta, horrela, lehiakideetatik bereiz ditzaten.

Labur-zurrean esanda, Bizkaiko 65 enpresak baino gehiagok egiaztatuta izango dute araua 2016an, eta gainera, baterako jarduerak egingo dituzte arauaren balioa aitortzeko; besteak beste, webgune baten bidez, sare sozialen bidez eta beste bide batzuk erabiliz zabalduko dute jardueren berri.

Beste alde batetik, BIPE eta IPB elkarteek laguntza ematen eta lanean jarraitzen dute Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako establezimenduen profesionaltasuna bermatzeko helburuz. Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntza dute zeregin horretan.