Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Q ziurtagiria banatzeko eta ziurtagiriak berritzeko bosgarren ekitaldia
BIPE eta IPB elkarteek sustatu dute lanbide-araua Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzaz, eta horren helburu nagusiak dira enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabe berrikuntzarantz bideratzea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko oinarriak jartzea.
Otsailaren 27an, astelehenarekin, Bizkaiko irudi pertsonaleko (ile-apainketa eta estetika) enpresentzako ziurtagirien banaketa egin da Irudi Pertsonalaren lanbide-arauaren eskakizunak egiaztatzen dituzten enpresentzat. Arau hori 2010. urtean sortu zen eta aurrendaria da Espainiako estatuan.
Era berean, jendaurreko aitorpena egin zaie araua 2011 eta 2013 urteen arteko aldian eskuratu eta, gaur egun ere, profesionaltasunari eta bezeroen arretaren kalitateari eusten dieten enpresa guztiei.
Guztira, 28 establezimenduk berritu dute ziurtagiria: Ane ile-apaindegia, Susana Basurto apaindegia, Cueto ile-apaindegia, Ercilla 32, Goya estilistak, Lola Calero ile-apaindegia, M&A estilistak, Maen ile-apaindegia (Getxo), Maen ile-apaindegia (Leioa), M&N ile-apaindegia, Montpellier estilistak, Nerea Galaguerr, On Style ile-apaindegia, Arantza García ile-apaindegia, Elixabete Uriarte ile-apaindegia, Kirrus ile-apaindegia, María Vidal ile-apaindegia, Marsun ile-apaindegia, Merche ile-apaindegia, Molano ile-apaindegia, Trazo´s ile-apaindegia, Uleak ile-apaindegia, Rosa Domínguez ile-apaindegia, Damas apaindegia, Reflejos apaindegia, H apaindegia, Tris-Tras ile-apaindegia eta Truccos ile-apaindegia.
Gainera, beste 14 establezimenduk lehen aldiz lortu zuten ziurtagiria: Resu Karé apaindegia, Cuore apaindegia, Ederki apaindegia, Esther ile-apaindegia, Edergintza, Jean Louis David, La Peluquería, Lima´s, Lola Vaamonde (Ondas), Osane ile-apaindegia, Ana ile-apaindegia, Nekabi ile-apaindegia, Elitz apaindegia, Yolanda Redruello.
Profesionaltasun-araua Bizkaiko herri askotako establezimenduetan egiaztatu dute: Arrigorriaga, Astrabudua (Erandio), Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Ermua, Galdakao, Getxo, Igorre, Leioa, Lekeitio, Mungia eta Portugalete.
Topaldian, ondokoek parte hartu zuten: Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Garatzeko zerbitzuburua, Eva Armesto; BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko burua, Mercedes Martínez; eta IPB Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko burua, Manuel Perales.
Bizkaian, irudi pertsonalari lotutako enpresen kopurua hazi da azken urteotan. Gaur egun, ile-apainketa eta estetikako 2.900 establezimendutik gora daude lurraldean eta, gainera, esan beharra dago erabiltzaileek gero eta garrantzi handiago ematen diola irudiaren zaintzari. Eskari horri erantzuteko, BIPE eta IPB lanbide-elkargoek profesionaltasun-araua bultzatu zuten, hiru helbururi jarraiki: ile-apainketa eta estetikako enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabeko berrikuntzarantz bideratzea eta bezeroei eskainitako zerbitzuaren kalitatea bermatzea.