Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Lanbide Arauak profesionaltasuna eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen die bezeroei

Bilboko Ganberak Irudi Pertsonalaren Lanbide Araua betetzen dutela ziurtatu duten Bizkaiko ileapaindegi eta/edo estetika establezimenduei emandako 14 ziurtagiri berrien banaketa jaso du. Estauan aitzindaria den Araua BIPE eta IPB elkarte profesionalek sortu zuten 2010ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Ganberaren laguntzarekin.

Bere ziurtagiria lehen aldiz jaso duten 13 establezimenduek hauek dira: Centro de Estética Maribel, Claudia Estética, Hidra Estética Integral, LDA Estética, Luzea Beauty, Monje Peluqueros, Nerea Aguirre Peluquería, Peluquería Loann, S’pejos, Salón Ana Pedrón, Salón de Belleza Verona, Salón Petit eta Tea Peluqueros.

Halaber, 2015ean Araua ezarri zuten eta bezeroarentzako zerbitzuan profesionaltasunarekin eta kalitatearekin duten konpromisoa berritu duten konpainia horien onarpen publikoa egin da: Alicia Algara, Estética Silvia Merino, Elvira Santutxu ileapaindegia, Ileapaindegia Irudi Berria eta Urcelay Ile-apaindegia.

Gaur egun, Araua Bizkaiko Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Getxo, Igorre, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Mungia, Portugalete eta Sestaoko Udalerrietan topa dezakegu.

Aurtengo topaketan honako hauek parte hartu dute: Bilboko Ganberaren presidentea den José Ángel Corres; Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Saileko Idazkari Tekniko Ekonomikoa; Mª Feli Bilbao, Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkartea – BIPEren presidentea; eta Manuel Perales, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkartea – IPBren presidentea.

Azken urteotan gero eta Bizkaiko irudi pertsonaleko enpresa gehiago izan dira bere irudia zaintzeko arreta handiagoa jarri dutenak erabiltzaileen ustez: 2.965 establezimendu, horietatik 2.048 ileapaindegi eta 917 estetika zentroak.

Eskaera horri erantzuteko BIPE eta IPB elkarte profesionalek, orain dela zortzi urte, Lanbide Arauaren garapena bultzatu zuten, oinarrizko hiru helburuekin: ileapaindegi eta estetika enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabeko berrikuntzara bideratu eta bezeroei zerbitzuaren kalitatea ziurtatzea.