Q ziurtagiria banatzeko hirugarren ekitaldia

Irudi Pertsonalaren Profesionaltasun Arauari atxikitako ziurtagiria jaso dute Bizkaiko beste 15 establezimenduk.

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Arauari lotutako ziurtagiri berriak banatu dira. BIPE eta IPB elkarteek sustatu dute lanbide-arau hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzaz.

2013ko uztailaren 8an, Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako hamabost establezimenduk jaso zuten Irudi Pertsonalaren profesionaltasun-arauaren eskakizunak egiaztatzen dituen ziurtagiria, langileen gaikuntzari, zerbitzua emateko bezeroen kalitatezko arretari eta etengabeko berrikuntzaren erronkari lotutako eskakizunak betetzeagatik.

Ondokoak izan ziren Q ziurtagiria lortutako establezimenduak: Avenida ile-apaindegia, Susana Basurto apaindegia, Cueto ile-apaindegia, M&A estilistak, Montpellier estilistak, Arantza García ile-apaindegia, María Vidal ile-apaindegia, Marsun ile-apaindegia, Rosa Domínguez ile-apaindegia, Trazo´S ile-apaindegia, Reflejos apaindegia, H apaindegia, Ilea apaindegia, Tris-Tras apaindegia eta Truccos apaindegia. Establezimendu horiek guztiak Barakaldon, Bilbon, Ermuan, Galdakaon, Getxon, Leioan, Mungian eta Portugaleten daude.

Ekitaldian, ondokoek parte hartu zuten: Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuburua, Izaskun Artetxe; BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko burua, Mercedes Martínez; eta IPB Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko burua, Manuel Perales.

Bizkaian, 2.000 ile-apaindegi eta 750 apaindegi inguru zeuden 2013ko urtarrilean. gainera, esan beharra dago erabiltzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela irudiaren zaintzari, Merkataritza Ganberak argitaratutako kontsumo-ohiturei buruzko azterketek diotenez.

Eskari horri erantzuteko, BIPE eta IPB lanbide-elkargoek, Merkataritza Ganberaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, estatuan aurrendaria den profesionaltasun-araua bultzatu dute, ondoko alderdiak balioesteko: Profesionaltasuna, zerbitzua eskaintzeko Artea eta Kalitatea.

Araua ezartzen duten erakundeen helburuak ondokoak dira: sektoreko enpresen kudeaketa profesionalizatzea, langileen gaitasunak hobetzea, eta etengabeko berrikuntza bultzatzea. Era berean, bezero berriak lortu eta horiek fidelizatzea da erronka, zerbitzuaren kalitatean eta erabiltzaileen ohitura berrietarako egokitzapenean oinarri hartuta. Azken batean, enpresak eredugarria izan behar du zerbitzua emateko kalitateari eta erari dagokienez, bereziki, bezeroen fidelitate handiko sektorea dela aintzat hartuta: bezeroen % 75 beti joaten da ile-apaindegi edo apaindegi berera.