Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak: profesionaltasunaren eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen dute

Bilboko Ganberak Bizkaiko ileapaindegi eta/edo estetika establezimenduei irudi pertsonaleko 14 ziurtagirien banaketa berria jaso du, Estatuan aitzindaria den Irudi Pertsonalaren Lanbide Araua betetzen dutela ziurtatu dutenak. Araua 2010ean BIPE eta IPB elkarte profesionalek sortu zuten, Ganbarak berak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ziurtagiria lortu duten 14 establezimenduak hauek dira: Ángela Díaz Estilista, Depilea, Estética Ópalo, Hairbilbao, Kiam Estetika, Marcel Arranz, Mirari Estilistas, Nails Garage, Peluquería Dibalune, Salón 3.0, Salón Ana, Salón de Manicura Yeni Medrano, Stylo 21, eta Teresa Ferrero Estilistas.

Gaur egun, Bizkaiko 21 udalerrietako 70 establezimenduek jaso dute Araua: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Astrabudua-Erandio, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Durango, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Mungia, Portugalete, Sestao, Sondika eta Urduliz.

Topaketan honako hauek parte hartu dute: José Ángel Corres, Bilboko Ganberaren presidentea; Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Saileko Idazkari Tekniko Ekonomikoa; Mª Feli Bilbao, Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkartea – BIPEren presidentea; eta Manuel Perales, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkartea – IPBren presidentea. Horiek guztiek azpimarratu dute estandarra betetzea “ile-apainketa eta estetika enpresen kudeaketa profesionalizatzea ahalbidetzen duela, eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatearen bermearen onurarako izango da, ziurtatagiria jaso duen establezimenduaren bereizketa positiboa adierazten duena, irudi pertsonalaren zerbitzuaren erabiltzaileak baloratu behar duena”.

Azken urteotan gero eta Bizkaiko irudi pertsonaleko enpresa gehiago izan dira bere irudia zaintzeko arreta handiagoa jarri dutenak erabiltzaileen ustez: 2.995 establezimendu, horietatik 2.060 ileapaindegi eta 935 estetika zentroak.

Eskaera horri erantzuteko BIPE eta IPB elkarte profesionalek, orain dela bederatzi urte, Lanbide Arauaren garapena bultzatu zuten, oinarrizko hiru helburuekin: ileapaindegi eta estetika enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabeko berrikuntzara bideratu eta bezeroei zerbitzuaren kalitatea ziurtatzea.