Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko hirugarren topaldia

2016ko ekainaren 20an, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresen hirugarrentopaldia egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan. Topaldi horretan, arloko elkarteetako (BIPE eta IPB), Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ganberako ordezkariek parte hartu zuten.

Bilgune honek balio du kalitatearen araua dagoeneko egiaztatu duten ile-apainketa eta estetikako 50 enpresa ingururen kezkak partekatu eta kudeaketa profesionalaren aldeko konpromisoa aitortzeko. Bestalde, araua egiaztatuta, profesional horiek guztiek zerbitzuaren kalitatea bermatu nahi diete bezeroei, eskainitako zerbitzuon erabiltzaileei eta, azkenik, arloan jarduten duten gainerako profesionalei.

Estatuan aurrendaria den lanbide honen kalitate-araua ezartzeko ekimena 2011n hasi zen eta, aurten, araua lehendik egiaztatu duten enpresa asko kalitatez jarduteko konpromisoa berritzen ari dira. Era berean, Bizkaiko beste enpresa batzuk lanean ari dira araua lehen aldiz ezartzeko establezimenduetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Merkataritzako Ganberaren laguntzaz.

Beste alde batetik, BIPE eta IPB elkarteek laguntza ematen eta lanean jarraitzen dute Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako establezimenduen profesionaltasuna bermatzeko helburuz.