Bidalketak

Q ziurtagiria banatzeko bigarren ekitaldia

Irudi Pertsonalaren Profesionaltasun Arauari atxikitako ziurtagiria jaso dute Bizkaiko beste 15 establezimenduk

2011ko ekainaren 8an, Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako hamabost establezimenduk jaso zuten Irudi Pertsonalaren profesionaltasun-arauaren eskakizunak egiaztatzen dituen ziurtagiria, langileen gaikuntzari, zerbitzua emateko bezeroen kalitatezko arretari eta etengabeko berrikuntzaren erronkari lotutako eskakizunak betetzeagatik.

Ondokoak izan ziren Q ziurtagiria lortutako establezimenduak: Adatz-Berri, Esther Cendagortagalarza estilista, Ferrer 2, Galaguerr, Goya estilistak, Legan’s ile-apaindegia eta apaindegia, Mario’s ile-apaindegia, Elixabete Uriarte ile-apaindegia, Juan Antonio Bueno ile-apaindegia, Kirrus ile-apaindegia, Merche ile-apaindegia, Molano ile-apaindegia, Destellos unisex ile-apaindegia, Uleak unisex ile-apaindegia eta Vicen Virtus ile-apaindegia. Establezimendu horiek guztiak Arrigorriagan, Astrabuduan, Barakaldon, Basaurin, Bilbon, Derion, Durangon, Galdakaon, Igorren, Mungian eta Portugaleten daude.

Ekitaldian, ondokoek parte hartu zuten: Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Lehiakortasuna Sustatzeko zuzendari nagusia, Izaskun Artetxe; BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko burua, Mercedes Martínez; eta IPB Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko burua, Manuel Perales.

Ziurtagiria joan den otsailean eskuratu zuten 15 enpresak aintzat hartuz gero, irudi pertsonalari lotutako 30 enpresak jaso dute ziurtagiria dagoeneko. 2010ean hasitako proiektu pilotu bati esker, BIPE eta IPB lanbide-elkargoek sustatu dute ziurtagiria, Merkataritza Ganberaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Aipatutako enpresa horiek guztiak, beraz, eredugarriak dira beste enpresa batzuentzat (Bizkaitik kanpoko enpresentzat ere bai, araua aurrendaria delako estatuan) profesionaltasunaren eta kalitatearen ikuspegitik.

Bizkaian, apainketa-etxeen kopuruak gora egin du azken urteotan eta 2.000 ile-apaindegi eta 800 apaindegi inguru zeuden 2010. urtean. Bestalde, esan beharra dago erabiltzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela irudiaren zaintzaz aritzen diren establezimenduei: % 59k, 2008an (% 39 gizonezkoak ziren eta % 69 emakumezkoak); 2004an, berriz, % 45ek, Merkataritza Ganberak argitaratutako kontsumo-ohiturei buruzko azterketak dioenez.

Eskari horri erantzuteko, BIPE eta IPB lanbide-elkargoek, Merkataritza Ganberaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, estatuan aurrendaria den profesionaltasun-araua bultzatu dute, ondoko alderdiak balioesteko: Profesionaltasuna, zerbitzua eskaintzeko Artea eta Kalitatea.

Araua ezartzen duten erakundeen helburuak ondokoak dira: sektoreko enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabeko berrikuntza bultzatzea, enpreson irudia hobetzea, eta bezero berriak lortu eta horiek fidelizatzea, zerbitzuaren kalitatean eta erabiltzaileen ohitura berrietarako egokitzapenean oinarri hartuta. Azken batean, enpresak eredugarria izan behar du zerbitzua emateko kalitateari eta erari dagokienez, bereziki, bezeroen fidelitate handiko sektorea dela aintzat hartuta: bezeroen % 74 beti joaten da ile-apaindegi edo apaindegi berera.

Irudi Pertsonalaren Arauari atxikitutako lehen ziurtagiriak jaso dituzte Bizkaiko 15 establezimenduk

Irudi Pertsonalaren Arauari atxikitutako lehen ziurtagiriak jaso dituzte Bizkaiko 15 establezimenduk

Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako hamabost establezimenduk jaso dute gaur Irudi Pertsonalaren profesionaltasun-arauaren eskakizunak egiaztatzen dituen ziurtagiria, langileen gaikuntzari, zerbitzua emateko bezeroen kalitatezko arretari eta etengabeko berrikuntzaren erronkari lotutako eskakizunak betetzeagatik.

Ondokoak izan dira Q ziurtagiria lortutako establezimenduak: Bruno de Juan ile-apaindegia, Kunen ile-apaindegia, On Stile ile-apaindegia, Damas apaindegia, Coifure Maen ile-apaindegia, Coifure Maen 5 ile-apaindegia, Arduan apaindegia, Ferro & Murillo, Ane ile-apaindegia, Ercilla 32, Alicia Suárez, Iunik Ile-apaindegia, A+B ile-apaindegia, Juan José ile-apaindegia eta Arco ile-apaindegia. Establezimendu horiek guztiak Barakaldon, Bermeon, Bilbon, Derion, Durangon, Getxon eta Leioan daude.

Ekitaldian, ondokoek parte hartu zuten: Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Lehiakortasuna Sustatzeko zuzendari nagusia, Izaskun Artetxe; BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko burua, Mercedes Martínez; eta IPB Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko burua, Manuel Perales.

Bizkaian, apainketa-etxeen kopuruak gora egin du azken urteotan eta 2.000 ile-apaindegi eta 800 apaindegi inguru zeuden 2010. urtean. Bestalde, esan beharra dago erabiltzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela irudiaren zaintzaz aritzen diren establezimenduei: % 59k, 2008an (% 39 gizonezkoak ziren eta % 69 emakumezkoak); 2004an, berriz, % 45ek, Merkataritza Ganberak argitaratutako kontsumo-ohiturei buruzko azterketak dioenez.

Eskari horri erantzuteko, BIPE (Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteak) eta IPB (Bizkaiko Irudi Pertsonala) lanbide-elkargoek, Merkataritza Ganberaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, estatuan aurrendaria den profesionaltasun-araua bultzatu dute, ondoko alderdiak balioesteko: Profesionaltasuna, zerbitzua eskaintzeko Artea eta Kalitatea, Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduten duten irudi pertsonaleko enpresen artean.

Araua ezartzen duten erakundeen helburuak ondokoak dira: sektoreko enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabeko berrikuntza bultzatzea, enpreson irudia hobetzea, eta bezero berriak lortu eta horiek fidelizatzea, zerbitzuaren kalitatean eta erabiltzaileen ohitura berrietarako egokitzapenean oinarri hartuta. Azken batean, enpresak eredugarria izan behar du zerbitzua emateko kalitateari eta erari dagokienez, bereziki, bezeroen fidelitate handiko sektorea dela aintzat hartuta: bezeroen % 74 beti joaten da ile-apaindegi edo apaindegi berera.

.

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko laugarren topaldia

2016ko urriaren 24an, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresen laugarren topaldia egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan. Topaldi horretan, arloko elkarteetako (BIPE eta IPB), Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ganberako ordezkariek parte hartu zuten.

Read more

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko hirugarren topaldia

2016ko ekainaren 20an, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresen hirugarrentopaldia egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan. Topaldi horretan, arloko elkarteetako (BIPE eta IPB), Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ganberako ordezkariek parte hartu zuten.

Read more

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko bigarren topaldia

2015eko irailaren 28an, Bilboko Merkataritza Ganberan, profesionaltasun- eta kalitate-ziurtagiria eskuratu duten ile-apainketako eta/edo estetikako enpresen bigarren topaldia egin zen, enpresek eurek eta Bizkaiko irudi pertsonalaren alorreko elkarteek, BIPE eta IPB erakundeek, eskatuta.

Read more