Bidalketak

Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak: profesionaltasunaren eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen dute

Bilboko Ganberak Bizkaiko ileapaindegi eta/edo estetika establezimenduei irudi pertsonaleko 14 ziurtagirien banaketa berria jaso du, Estatuan aitzindaria den Irudi Pertsonalaren Lanbide Araua betetzen dutela ziurtatu dutenak. Araua 2010ean BIPE eta IPB elkarte profesionalek sortu zuten, Ganbarak berak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Read more

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Lanbide Arauak profesionaltasuna eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen die bezeroei

Bilboko Ganberak Irudi Pertsonalaren Lanbide Araua betetzen dutela ziurtatu duten Bizkaiko ileapaindegi eta/edo estetika establezimenduei emandako 14 ziurtagiri berrien banaketa jaso du. Estauan aitzindaria den Araua BIPE eta IPB elkarte profesionalek sortu zuten 2010ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Ganberaren laguntzarekin.

Read more

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Q ziurtagiria banatzeko eta ziurtagiriak berritzeko bosgarren ekitaldia

BIPE eta IPB elkarteek sustatu dute lanbide-araua Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzaz, eta horren helburu nagusiak dira enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabe berrikuntzarantz bideratzea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko oinarriak jartzea.

Read more

Q ziurtagiria banatzeko laugarren ekitaldia

Ile-apainketa eta estetikako hamaika establezimenduk egiaztatu dituzte Bizkaiko Irudi Pertsonalaren profesionaltasun-arauaren eskakizunak

BIPE eta IPB elkarteek sustatu dute lanbide-araua, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzaz.

2015eko maiatzaren 11n, Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako hamaika establezimenduk jaso zuten  Irudi Pertsonalaren profesionaltasun-arauaren eskakizunak egiaztatzen dituen ziurtagiria. Ziurtagiri hori aurrendaria da estatuan eta langileen gaikuntzari, zerbitzua emateko bezeroen kalitatezko arretari eta etengabeko berrikuntzaren erronkari lotutako eskakizunak betetzen dituzten negozioei banatzen zaie.

Ondokoak izan ziren Q ziurtagiria lortutako establezimenduak: Alicia Algara, Carusa apaindegia, Mila Morán apaindegia, Silvia Merino apaindegia, Bombien ile-apaindegia, Dekuma’s ile-apaindegia, Elvira Santutxu ile-apaindegia, Gorribeltz ile-apaindegia, Nueva Imagen ile-apaindegia, Nuria Redruello ile-apaindegia eta Urcelay ile-apaindegia. Establezimendu horiek guztiak Barakaldon, Bilbon, Mungian eta Portugaleten daude.

Ekitaldian, ondokoek parte hartu zuten: Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuburua, Izaskun Artetxe; BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko burua, Mercedes Martínez; eta IPB Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko burua, Manuel Perales.

Ganberako presidenteak honakoa adierazi zuen, “Alor honetako araua lan-tresna bikaina da eta, bereziki, enpresaren kudeaketa, bezeroei emandako arreta eta langileen gaikuntza balioesten ditu”. Arauari atxikitako eskakizunak betetzea borondatezkoa den arren, “horren balioa eta baliagarritasuna aitortu behar ditugu, legezko eskakizunak, segurutasunari eta higieneari lotutakoak, gutxieneko ekipamenduari buruzkoak, antolakuntza- eta kudeaketa-arlokoak, bezeroei ematen zaien arretari buruzkoak eta langileen gaikuntzaren ingurukoak aintzat hartzen dituelako”, azpimarratu du José Ángel Corresek.

Gaur egun, ile-apainketa eta apainketako ia 2.700 establezimenduk osatzen dute sektorea Bizkaian eta, gainera, esan beharra dago erabiltzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela irudiaren zaintzari, Merkataritza Ganberak argitaratutako kontsumo-ohiturei buruzko azterketek diotenez.  Eskari horri erantzuteko, BIPE eta IPB lanbide-elkargoek profesionaltasun-araua bultzatu zuten, hiru helbururi jarraiki: Profesionaltasuna, Artea eta Kalitatea. Hala, 2011. urtetik aurrera, Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako 60 establezimenduk baino gehiagok ezarri dute araua eta, horri esker, nabarmen bereizten dira lehiakideetatik, aipatutako establezimenduak etengabe egokitzen direlako bezeroaren beharrizanetara eta, hori bermatuta, bezeroen fidelizazioa lortzen dute.

Q ziurtagiria banatzeko hirugarren ekitaldia

Irudi Pertsonalaren Profesionaltasun Arauari atxikitako ziurtagiria jaso dute Bizkaiko beste 15 establezimenduk.

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Arauari lotutako ziurtagiri berriak banatu dira. BIPE eta IPB elkarteek sustatu dute lanbide-arau hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzaz.

2013ko uztailaren 8an, Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako hamabost establezimenduk jaso zuten Irudi Pertsonalaren profesionaltasun-arauaren eskakizunak egiaztatzen dituen ziurtagiria, langileen gaikuntzari, zerbitzua emateko bezeroen kalitatezko arretari eta etengabeko berrikuntzaren erronkari lotutako eskakizunak betetzeagatik.

Ondokoak izan ziren Q ziurtagiria lortutako establezimenduak: Avenida ile-apaindegia, Susana Basurto apaindegia, Cueto ile-apaindegia, M&A estilistak, Montpellier estilistak, Arantza García ile-apaindegia, María Vidal ile-apaindegia, Marsun ile-apaindegia, Rosa Domínguez ile-apaindegia, Trazo´S ile-apaindegia, Reflejos apaindegia, H apaindegia, Ilea apaindegia, Tris-Tras apaindegia eta Truccos apaindegia. Establezimendu horiek guztiak Barakaldon, Bilbon, Ermuan, Galdakaon, Getxon, Leioan, Mungian eta Portugaleten daude.

Ekitaldian, ondokoek parte hartu zuten: Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuburua, Izaskun Artetxe; BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko burua, Mercedes Martínez; eta IPB Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko burua, Manuel Perales.

Bizkaian, 2.000 ile-apaindegi eta 750 apaindegi inguru zeuden 2013ko urtarrilean. gainera, esan beharra dago erabiltzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela irudiaren zaintzari, Merkataritza Ganberak argitaratutako kontsumo-ohiturei buruzko azterketek diotenez.

Eskari horri erantzuteko, BIPE eta IPB lanbide-elkargoek, Merkataritza Ganberaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, estatuan aurrendaria den profesionaltasun-araua bultzatu dute, ondoko alderdiak balioesteko: Profesionaltasuna, zerbitzua eskaintzeko Artea eta Kalitatea.

Araua ezartzen duten erakundeen helburuak ondokoak dira: sektoreko enpresen kudeaketa profesionalizatzea, langileen gaitasunak hobetzea, eta etengabeko berrikuntza bultzatzea. Era berean, bezero berriak lortu eta horiek fidelizatzea da erronka, zerbitzuaren kalitatean eta erabiltzaileen ohitura berrietarako egokitzapenean oinarri hartuta. Azken batean, enpresak eredugarria izan behar du zerbitzua emateko kalitateari eta erari dagokienez, bereziki, bezeroen fidelitate handiko sektorea dela aintzat hartuta: bezeroen % 75 beti joaten da ile-apaindegi edo apaindegi berera.