Q ziurtagiria banatzeko hirugarren ekitaldia
Irudi Pertsonalaren Profesionaltasun Arauari atxikitako ziurtagiria jaso dute Bizkaiko beste 15 establezimenduk. Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Arauari lotutako ziurtagiri berriak banatu dira. BIPE eta IPB elkarteek sustatu dute lanbide-arau hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzaz. 2013ko uztailaren 8an, Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako hamabost establezimenduk jaso zuten Irudi Pertsonalaren profesionaltasun-arauaren eskakizunak egiaztatzen dituen ziurtagiria,…