Bidalketak

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko laugarren topaldia

2016ko urriaren 24an, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresen laugarren topaldia egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan. Topaldi horretan, arloko elkarteetako (BIPE eta IPB), Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ganberako ordezkariek parte hartu zuten.

Read more

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko hirugarren topaldia

2016ko ekainaren 20an, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresen hirugarrentopaldia egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan. Topaldi horretan, arloko elkarteetako (BIPE eta IPB), Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ganberako ordezkariek parte hartu zuten.

Read more

Hogeita bost establezimenduk berritu dute Bizkaiko Irudi Pertsonalari lotutako Arauaren ziurtagiria

Bizkaiko ile-apainketa eta estetikako hogeita bost establezimenduk berritu dute Irudi Pertsonalari lotutako Arauaren ziurtagiria, arauaren eskakizunak betetzen dituztelako, hau da, profesionalen gaikuntza, zerbitzua emateko artea, bezeroei eskainitako kalitatea eta etengabeko berrikuntzaren ikuspegitik lan egiteko apustua.

Ondokoak dira ziurtagiria berritutako establezimenduak: Adatz-Berri, Esther Cendagortagalarza estilista, Galaguerr, Goya estilistak, Legan´s ile-apaindegia eta apaindegia, Elixabete Uriarte ile-apaindegia, Kirrus ile-apaindegia, Merche ile-apaindegia, Molano ile-apaindegia, Destellos unisex ile-apaindegia, Uleak unisex ile-apaindegia, Vicen Virtus ile-apaindegia, Kunen ile-apaindegia, On Style ile-apaindegia, Damas apaindegia, Coifure Maen ile-apaindegia, Coifure Maen 5, Arduan apaindegia, Ane ile-apaindegia, Ercilla 32, Alicia Suarez, Iunik ile-apaindegia, A+B ile-apaindegia, Juan José ile-apaindegia eta Arco. Establezimendu horiek guztiak Barakaldon, Igorren, Derion, Basaurin, Arrigorriagan, Astrabuduan, Durangon, Bilbon, Ermuan, Galdakaon, Getxon, Bermeon, Leioan, Mungian eta Portugaleten.

Establezimendu horiek guztiek 2010-2011 aldian egiaztatu zuten araua lehen aldiz eta orain ziurtagiria berritu dute, etengabeko berrikuntzaren aldeko apustu garbia eginda.

Ekitaldia 2013ko azaroaren 18an egin zen eta ondokoek parte hartu zuten: Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko zerbitzuburua, Izaskun Artetxe; BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkarteko burua, Mercedes Martínez; eta IPB Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkarteko burua, Manuel Perales.

Gaur egun, iraileko datuak aintzat hartuta, irudi pertsonalari lotutako enpresen kopuruari dagokionez, ia 2.000 ile-apaindegi eta 850 apaindegi daude Bizkaian.

Erabiltzaileek gero eta garrantzi handiago ematen diote irudiaren zaintzari, Merkataritza Ganberak egindako Kontsumo-ohiturei buruzko azterketaren arabera. Horregatik, eskari horri erantzuteko, BIPE eta IPB lanbide-elkargoek estatuan aurrendaria den profesionaltasun-araua bultzatu zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzaz, ondoko alderdiak balioesteko: Profesionaltasuna, zerbitzua eskaintzen erabilitako Artea eta Kalitatea.

Araua ezartzen duten erakundeen helburuak ondokoak dira: sektoreko enpresen kudeaketa profesionalizatzen laguntzea, langileen gaitasunak hobetzea eta etengabeko berrikuntza bultzatzea, bai eta bezero berriak lortu eta horiek fidelizatzea ere, zerbitzuaren kalitatean eta erabiltzaileen ohitura berrietarako egokitzapenean oinarri hartuta. Azken batean, enpresak eredugarria izan behar du zerbitzua emateko kalitateari eta erari dagokienez, bereziki, bezeroen fidelitate handiko sektorea dela aintzat hartuta: bezeroen % 75 beti joaten da ile-apaindegi edo apaindegi berera.

Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresak aitortu eta sustatzeko lehen topaldia

2014ko azaroaren 10ean, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Araua egiaztatu duten enpresa eta establezimenduen -ile-apainketa eta/edo estetikako establezimenduen- lehenengo topaldia egin zen.

Read more