Bizkaiko Norberaren Irudirako enpresek zerbitzuaren kalitatearen eta profesionaltasunaren aldeko apustua egiten dute
Bizkaiko ile-apainketako eta estetikako beste hamar establezimenduk Norberaren Irudiari buruzko Arau Profesionala betetzen dutela egiaztatu dute. Aitzindaria da estatuan, eta, 2010ean, sektoreko elkarteek, BIPEk eta IPBk, egin zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Ganberaren laguntzaz.
Hona hemen Norberaren Irudiari buruzko ziurtagiria lortu duten establezimenduak: Peluquería Puertollano, Peluquería Dúo, Salón de Imagen y Estilismo Biritxi, Peluquería Amaia Estilistas, Peluquería La Plaza, Punto Consejo Cosmética y Cuidados Estéticos, Ponte Mon@ Centro de Estética, LL Estética Peluquería, Peluquería Begoña Méndez eta Claudia Estética II.
Bestetik, Bizkaiko 23 establezimendu hauek kalitateari buruzko arau honen inguruan dituzten ziurtagiriak eta konpromisoa berritu dituzte: Centro de Estética Susana Basurto, Peluquería H, Rosa Domínguez Peluqueros, Tris Tras Peluqueros, M&A Estilistas, Truccos Peluquería, María Vidal, Salón Damas, Ane Ile-apaindegia, Peluquería Molano, Peluquería Kirrus, Ercilla 32, Reflejos, Trazos, Lola Calero, Peluquería Marsun, Peluquería Arantza García, Cueto Peluqueros, Goya Estilistas, Nerea Galaguerr, Peluquería Merche, Maen Peluqueros Getxo eta Maen Peluqueros Leioa.
Gaur egun, Norberaren Irudiari buruzko Arau Profesionalak Bizkaiko 24 udalerritako 80 establezimendutan dauka agerpena: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Astrabudua-Erandio, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Durango, Ermua, Galdakao, Gallarta, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Matiena-Abadiño, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika eta Urduliz.
Gogoan eduki beharra dago, besteak beste, honako hauexek direla arau honen abantailak: ile-apainketako zein estetikako enpresen kudeaketa profesionalizatzea eta eskainitako zerbitzuaren kalitatea bermatzea. Hori dela eta, norberaren irudirako zerbitzuko erabiltzaileek establezimendu ziurtatuan antzeman beharreko bereizgarritasun ona lortzen da.
Bizkaian, norberaren irudirako 3.030 establezimendu daude, eta, haietatik, 2.080 ile-apaindegiak dira; eta, 959, estetikako zentroak.
Orain dela bederatzi urte, BIPE (Bizkaiko Norberaren Irudirako Enpresen Elkartea) eta IPB (Bizkaiko Norberaren Irudirako Elkartea) elkarte profesionalek Norberaren Irudiari buruzko Arau Profesionala egitea sustatu zuten, oinarrizko hiru helburu erdiesteko: ile-apainketako zein estetikako enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabeko berrikuntzarantz bideratzea eta bezeroei zerbitzuaren kalitatea bermatzea. Helburu horiek bere horretan diraute urteen joan-etorrian, eta garrantzi berezia ere badute gaur egun.