NORMA
IMAGEN PERSONAL
#MARCALADIFERENCIAENPELUQUERÍAYESTÉTICA
DIRECTORIO COMERCIAL DE NEGOCIOS CON LA Q DE PROFESIONALIDAD DE PELUQUERÍA Y ESTETICA
SÚMATE A LA Q

Q-aren xedeak

Lanbide-arau honen xede nagusiak ditugu sektorea profesionalizatzea eta Bizkaiko Ile-apainketa eta Estetikako establezimenduek kalitatea lan dezaten, bereziki, bezeroen beharrizan eta nahiei erreparatuta.

Hala, landabide-arau honetan ezarritako eskakizunak betez gero, Bizkaiko Ile-apainketa eta/edo Estetikako enpresek berrikuntzari, arteari eta kalitateari lotutako prestazioak eskainiko dituzte bezeroen beharrizan eta nahiekin bat etorrita eta, gainera, legezko betekizun aplikagarriak hobeto beteko dituzte.

Azken hamarkadetan gertatu diren aldaketek -hala nola emakumeak lan-merkatuan sartu izanak, eta kontsumitzaileek kalitate, moda eta irudi pertsonal onak egungo gizartean daukan garrantziari buruzko prestakuntza eta informazio handiagoa jasotzeak- berebiziko eragina izan dute herritarren kontsumo-ohituretan; horren guztiaren ondorioz, kontsumitzaileen beharrizan berriei aurrea hartu dieten zerbitzu-eskaintzak agertu dira.

Horiek horrela, honako lanbide-arau hau garatu da berrikuntzari, arteari eta zerbitzuaren kalitateari atxikitako alderdiak jorratzeko asmoz.

Lanbide-arau honen bidez, ondoko helburuak bete nahi dira:

  • Bezeroei ematen diegun zerbitzuaren kalitatea hobetzea.
  • Ile-apainketa eta/edo Estetikako enpresen kudeaketa hobetzea.
  • Ile-apainketa eta/edo Estetikako enpresen irudia hobetzea.
  • Lanbide- eta enpresa-gaitasunak hobetzea.
  • Ile-apainketa eta/edo Estetikako enpresen kudeaketa hobetzea, giza baliabideen garapena bultzatuta.
  • Ile-apainketa eta/edo Estetikako enpresak etengabeko berrikuntzara bideratzea.
  • Bezeroek hartzen duten kalitatea bermatzea.
  • Lanbide-arau hau betetzen duten Ile-apainketa eta/edo Estetikako enpresak arloko gainerakoetatik bereiztea, zerbitzua ematen erakusten duten kalitate eta arteagatik.

Irudi Pertsonalaren Inguruko Lanbide-Arauaren BALIOEN DEKALOGOA

Dekalogo honek beheko alderdi guztiak bermatzen ditu lanbide-arauaren jabe diren ile-apainketa eta estetikako enpresetan.

  1. Langile guztien gaikuntza egokia
  2. Legez eskatzen diren eskakizun guztiak betetzea
  3. Kalitatezko zerbitzua
  4. Langileen etengabeko prestakuntza
  5. Enpresaren kalitatezko kudeaketa
  6. Ingurumen-kudeaketa
  7. Etika profesionala eta isilpekotasuna
  8. Banako arreta
  9. Bezeroen gogobetetzearen ebaluazioa
  10. Sektorearen profesionaltasuna

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la nacegación entendemos que se acepta nuestra política de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar