Gure Profesionalen Iritzia

Ercilla 32

Gure establezimenduan, Kalitatezko Q ziurtagiria lortzen lehenetarikoak izan nahi genuen, arauan eskatzen diren eskakizun guztiei emango genien garrantzia dela eta. Zalantzarik gabe, ziurtagiria ondo egindako lanaren aitorpen bikaina izan da.

Ziurtagiriari esker, gure bezeroen fidelizazioa lortzeaz gain -izan ere, horientzat berebiziko garrantzia dauka pertsona gaituen eskuetan jartzeak-, kalitatea eta profesionaltasuna bilatzen dituzten bezero berriak erakarri ditugu.

Merche Ile-apaindegia

“Q ziurtagiriak gure lanaren eta profesionaltasunaren aitorpena izan da, eta enpresa guztiek bete beharko lituzketen eskakizunen erakusgarri da. Beraz, gure bezeroentzat, segurtasun eta konfiantzaren bereizgarria da.”

+Elitz

Q ziurtagiriak, batez ere, konfiantza ematen die gure bezeroei, produktua nahiz zerbitzua kalitate handikoak direla erakusten baitu. Guk geuk horixe nabaritu dugu gure bezeroengan, eta askoz ere bezero berri gehiago etorri dira Q ziurtagiria daukagunetik. Gainera, guri ere laguntzen digu, egunetik egunera motibatzen gaituelako gure lana gero eta hobeto egiten eta zerbitzu hobea ematen.

Arantza García

Kalitatearen Q ziurtagiria ondo egindako lanaren saria da eta lan-arloan hazten jarraitzeko aukera garbia.

H ile-apaindegia

Q ziurtagiria lortzeak nolabaiteko segurtasuna eman dit negozioaren esparruan, badakidalako legezko eta laneko eskakizunak betetzen ditudala. Bezeroei dagokienez, berriz, negozioaren irudia hobetzen da, zerbitzuaren kalitatea bermatzen baitio bezeroari.

Damas apaindegia

Q ziurtagiriari esker, ondo egindako lana aitortu digute eta, gainera, ospe ona ematen dio apaindegiari.

Elvira ile-apaindegia

Kalitate-arauak nire negozioa bereziten du eta segurtasuna eskaintzen die nire oraingo bezeroei eta etorkizunekoei; halaber, argi adierazten du negozioa egunean dagoela arte, zerga eta kontabilitatearen arloetan.

Limas

Q ziurtagiriaren indarraren eraginez, gero eta arreta handiagoa jartzen dut apaindegian gertatzen diren aldaketen inguruan; egunean-egunean gauzak hobeto egiteko modua da eta, bide batez,nire bezeroei zerbitzu hobea nola eskaini pentsatzeko akuilua, guztiz eguneraturik eta prestaturik egoteko bultzagarria, higienea bereziki zainduta.

Lola Calero

Urte asko eman ditut arloan eta xehetasun guztiak zaintzen ditu aurreneko egunean bezala, ondo egindako lanaren profesionaltasunaren ildotik, ilusioz beteta dagoen eta une oro hobetzen ari den taldea inguruan dudala. Horregatik, biziki pozgarria da guretzat gaurdainoko ibilbidea saritzen duen Q ziurtagiria izatea.

M&A estilistak

Q ziurtagiria edo kalitate-ziurtagiria edukitzeaz oso harro gaude, ikur horrek aitortzen baititu enpresak ondo egindako lana eta bertako profesionalen lan egiteko era.

Mila Morán apaindegia

Nire negozioari dagokionez, Q ziurtagiriak maila guztietan gehiago eta hobeto antolatzera bultzatu nau; bezeroei dagokienez, ospea ekarri dit, konfiantza handia sortzen duelako erabiltzaileengan eta, aldi berean, eskainitako zerbitzua eta negozioaren irudia hobetu ditu.

Osane ile-apaindegia

Osane ile-apaindegiarentzat, Kalitatezko Q ziurtagiria izateak egunean-egunean hobeto egitera  bultzatu gaitu, gure bezeroei kudeaketa, zerbitzuaren kalitate eta etengabeko prestakuntza hobea eskaintzeko asmoz, horiek guztiek arte bilakatzen baitute gure lanbidea.

Rosa Domínguez ile-apaindegia

Urte asko daramatzagu ahalegin beteko lanean gustatzen zaigun alorrean, hau da, bezeroei ilusioa sortzen, eta ziurtagiria kalitatearen profesionaltasunaren eta ondo egindako lanaren aitorpena da. Kalitatearen Q ziurtagiriari esker, ile-apaindegiek nahiz apaindegiek saria jaso dugu aurretiaz egindako lan horrengatik.

Hemendik aurrera, gugan konfiantza duten bezeroek nahiz gerora etorriko zaizkigunek Kalitatearen Q ziurtagiria duten apaindegiak bereiziko dituzte, ziurtagiria bermea izango baita halako zerbitzuak hobesten dituztenentzat.

Susana Basurto apaindegia

Bizkaiko Irudi Pertsonalari lotutako Kalitatearen Q ziurtagiria hirugarrenez egiaztatzeak gure bezero eta erakundeen artean lehendik geneukan ospe ona areagotu du.

Truccos ile-apaindegia

Gaur egun, gurea da Q ziurtagiria daukan ile-apaindegi bakarra da alde honetan eta, beraz, oraindik zaila da jakitea bezero berririk ekarriko ote duen.

Azpimarratu behar da ziurtagiria akuilua dela guztia ondo antolatuta eta kontrolatuta izateko eta, bidenabar, araua egiaztatzeko eskatzen dizkidaten betekizun guztiei heltzeko.

Bezeroei dagokienez, nik neuk ez dakit Q ziurtagiria balioesten ote duten; nire iritziz, bezeroek tratu atsegina, kalitateko lana eta ondo egindakoa jaso nahi dute eta, zorionez, horretan dihardut lanbide honetan hasi nintzenetik edo, behintzat, horixe egiten ahalegintzen naiz.

Uleak ile-apaindegia

Niretzat oso pozgarria da Kalitatearen Q ziurtagiria izatea, ondo egindako lanaren kalitatea eta profesionaltasuna bereizten eta aitortzen baitu, pertsona gisa eta langile gisa.