Q lortzeko betekizunak
Bezeroei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea eta, bestetik, bezeroen nahiz langileen segurtasuna bermatzeko, ondoko legezko betekizunak bete beharko dira:
Legezko betekizunak eta beste betekizun aplikagarri batzuk.
Legezko betekizun aplikagarriei dagokienez, arau honek ondokoak betetzea dakar:
- Establezimenduaren irekiera-lizentzia izatea eta, hala dagokionean, udalak ezarritako higiene- eta osasun-arauei men egitea.
- JEZen alta-lizentzia izatea.
- Lan Arriskuak Prebenitzeko Legeak ezarritakoak betetzea.
- Baimendutako mantentzaile batek su-itzalgailuak urtero-urtero ikuskatzea, arloko legeriak ezarritakoari jarraiki.
- Larrialdiko seinaleztapen egokia izatea.
- Gutunak edo mezu elektronikoak bidaltzeko xedez (eskaintzak, fidelizazio-txartelak, beherapen-bonuak…) bezeroen datuak badarabiltzaten establezimenduek izena eman beharko dute Datuak Babesteko Agentzian, indarrean dagoen legeria betetze aldera.
- Erreklamazio-orriak bezeroen eskura jartzea.
- Establezimendu bakoitzak garatzen duen jarduerari edo sektoreari ezar dakiokeen beste zeinahi legezko eskakizun betetzea.
“Q” ziurtagiria nola lortu
ProfesionaltasunarenQ ikurralortzeko prozeduraz gehiago jakin nahi baduzu, galderarik egin edo zalantzak argitu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan, merkataritzako ordutegiaren barruan, beheko telefonoen bidez:
- Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak (BIPE)
- MaribiDíaz de Basurto. Idazkari-administraria
- 675.714.387 – 944.160.982
- Bizkaiko Irudi Pertsonala (IPB)
- Manuel Perales. Presidentea
- 617.016.945
Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkartearen bulegoetara ere etor zaitezke, Bilboko Askao kaleko 25. zenbakira,ondoko ordutegien barruan:
Astelehenetan: 09:00-20:00
Astearte, asteazken eta ostegunetan: 09:00 – 14:00/16:00 – 19:00
Ostiraletan: 09:00 -14:00
Bestela, gurekin harremanetan jar zaitezke datu-orri hau erabiliz